Aurkezpena eta informazio orokorra

Azpeitia Cup, lehen mailako futbol txapelketa da, bertan izaten ditugu gaur egungo harrobirik onenak, leku bakarrean gaur egungo futbola maila haundienean gozatzeko aukera aparta.

Mutilen alebin mailako txapelketa bi fasetan jokatzen da. Lehen fasea, edo Sailkapen Fasea, urtean amaieran jokatu ohi da, eta inguruko alebin taldeek parte hartzen dute bertan. Lau talde onenak azken fasera igarotzen dira, hau ekainak erdi aldean jokatzen delarik. Bertan estatu mailako futbol talde onenen harrobien aurka jokatu ahal izango dira: Barcelona, Real Madrid, Espanyol, Valencia, Ath. de Bilbao, At. Madrid, Sevilla, e.a.

Kirol instalakuntza bikainak ditugu, eta partiduak futbol zelai natural eta artifizialetan jokatzen dira.

Esperientzia ahaztezin bat bizitzeko aukera bikaina, futbola, dibertsio eta turismoaz osatuz, bai txapelketa jokatuko duten jokalarientzat eta baita ere beraien familiarteko eta futbol zelaietara gerturakotuko diren guztientzat.

Txapelketan parte hartzen duten taldeentzat informazioa

Azpeitia Cup futbol txapelketan parte hartzen duten talde guztiei monitore bat jartzen zaie laguntzaile gisa. Laguntzaile honek taldeak ostatu hartuko duen lekura, partiduetara eta ekitalde ezberdinetara lagunduko die, txapelketako antokakuntza eta beraien arteko lotura bezala egingo duelarik.

Kirol talde guztiak nahitaez aseguratuak izan behar dituzte beraien jokalriak, bai aseguru pribatuen bitartez, bai Gizarte Segurantzaren bidez, hala nola futbol-zelaiaren barruan nola handik kanpo.

Txapelketa erantzukizun zibileko poliza batez babestua dago, antolatzaileen eta partehartzaileen arriskuen estaldura izango duelarik.

Web orriaren bidez, antolakuntzak txapelketako berri ematen du, bai antolakuntzaren martxaren buruz eta baita txapelketa orduan partiduei buruz ere.

Txapelketako egunetan hainbat argazki eta bideo erreportai egiten dira, futbol partiduak eta momentu horretako giroa erakutsiz.  Erreportai hauetako irudi gehinak web orrialdeko galerian jartzen dira denen ikusgai, txapelketa promozionatzeko ere erabiltzen direlarik.