real-sociedad-campeonas
REAL SOCIEDAD, Azpeitia Cup 2019ko txapeldunak

DOMUSA TEKNIK AZPEITIA CUP 2023


Infantil Txapelketa
Apirilak 7, 8, 9

Antokakuntza, gaur egun gizarteak izan duen aurrerakuntza eta gaur egun eskatzen den berdintasuna kontuan izanik, 2014an beste abentura batean sartu zen, Nesken Infantil Mailako Futbol Txapelketan.

Nesken lehen txapelketan 21 futbol taldek parte hartu zuten, ordurarte Gipuzkoan izan ziren txapelketei aurre hartuz eta askok amesten zuten final batekin gainera: Athletic vs Real Sociedad. Ez zegoen aurkezpen kutun hobeagorik, ordurarte bide handirik izan ez zuen nesken txapelketa hurrengo urteetan indarrez aurrera zabaltzeko.

Urteekin gero eta indar gehiago hartu du eta Alebin Mutilen txapelketa bezala estatuko maila handiko taldeak erakarri ditu.

OINARRIAK

  • · Lekua: Azpeitian, Garmendipe, udalerriko futbol zelaiak.
  • · Mota: Futbol 8 maila (7 + atezaina)
  • · Maila: Infantila
  • · Talde bakoitzean gehinez 14 jokalarik parte hartuko dute
  • · Txapelketaren konposaketa: futbol taldeak hainbat multzotan banatuko dira
futbol infantil neskak

Azpeitia Cup

futbol infantil neskak

Azpeitia Cup

futbol infantil neskak

Azpeitia Cup

Experientzia ezin hobe bat gozatzeko aukera paregabea, futbola, dibertsioa eta turismoa bat eginez, bai jokalari, familiarteko eta futbol zelaitara gerturatzen den guztiarentzat.
infantil nesken futbol txapelketa

Azpeitia Cup

infantil nesken futbol txapelketa

Azpeitia Cup

infantil nesken futbol txapelketa

Azpeitia Cup

Txapelketan parte hartzen duten taldeentzat informazioa

  • Txapelketan parte hartzen duten talde guztiek beraien jokalariak aseguratuta izan behar dute, bai aseguru pribatuen bidez edo Gizarte-Segurantzaren bidez, bai zelai barrurako eta baita kanporako ere.
  • Txapelketa erantzukizun zibileko poliza batez estalia dago, bertan antolakuntzaren eta parte-hartzaileen arriskuen estaldura sartzen da.
  • Antolakuntzak web orrian txapelketari buruzko informazioa jarriko du, baita ere, txapelketako emaitzak eta berri guztiak barne.
  • Txapelketako eugnetan partiden argazki erreportaiak egingo dira, baita zelai kanpoan bizi den giroari buruz ere, irudi hauek web orriko galeria eta txapelketako hainbat promozio egiteko erabiliko direlarik.

LAGUNDU TXAPELKETARI

Zure enpresa izenarentzat agerikotasun ezin-hobea

BABESLE

Txapelketaren identitate eta izate handiak, zabaltzen dituen baloreak, eta komunitatean sortzen duen parte-hartze eta konpromizu handiak, Domusa Teknik Azpeitia Cup zure enpresarekin elkartzeko marka erakargarria izatera eramaten du.

Laguntzaile

Domusa Teknik Azpeitia Cup, beraren enpresa txapelketa jarraitzen duten pertsona guzti hoien hartean ezagunarazteko erakuslehio ezin hobea da, batipat txapelketa izan aurreko hilabeteetan, eta txapelketa egunetan, 6.000 pertsona inguru erakartzen bait ditu herrira.