Domusa Teknik Azpeitia Cup 2023

INFANTIL NESKEN TXAPELKETA
Apirilak 7 - 8 - 9

Nesken Infantil txapelketak, urteak aurrera gero eta indar gehiago hartzen ari da. Urte gutxitan estatu mailako txapelketetan Infantil mailako garrantzi handienetako txapelketa bihurtu dela esan genezakegu.

2020 eta 2021ko txapelketak ezin izan ziren ospatu baina zorionez azken urteetan berriro normaltasunez txapelketa jokatzeko aukera izan da. Aurten nesken infantil mailako txapelketa apirlak 7, 8 eta 9 egunetan ospatuko da eta berriro ere bertan izango ditugu inguruko eta estatu mailako Infantil talde onenetariko taldeak.

2023, apirilak 7, 8, 9

Txapelketan parte hartzen duten taldeentzat informazioa

  • Txapelketan parte hartzen duten talde guztiek beraien jokalariak aseguratuta izan behar dute, bai aseguru pribatuen bidez edo Gizarte-Segurantzaren bidez, bai zelai barrurako eta baita kanporako ere.
  • Txapelketa erantzukizun zibileko poliza batez estalia dago, bertan antolakuntzaren eta parte-hartzaileen arriskuen estaldura sartzen da.
  • Antolakuntzak web orrian txapelketari buruzko informazioa jarriko du, baita ere, txapelketako emaitzak eta berri guztiak barne.
  • Txapelketako egunetan partiden argazki erreportaiak egingo dira, baita zelai kanpoan bizi den giroari buruz ere, irudi hauek web orriko galeria eta txapelketako hainbat promozio egiteko erabiliko direlarik.
Infantil Nesken Futbol Txapelketari buruz galdera edo zalantzarik izan ezkero jarri lasai kontaktuan gurekin telefonoz 682 176 381 edo mezu bat bidaliz honako helbide elektronikora Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.


ENPRESAK TXAPELKETAN LAGUNTZEKO AUKERA

Enpresa edo saltoki bat badauzu eta txapelketaren laguntzaile edo babesle bihurtu nahi izan ezkero, mesedez jarri kontaktuan gurekin honako telefonoan 682 176 381 eta laguntzeko ditugun mota ezberdinei buruz informatuko zaitugu.