espanyol-txapeldunak

Real Betis Balompie, Domusa Teknik Azpeitia Cup 2022 txapelketa-ko txapeldun

Goiko argazkian Betiks-eko futbol taldea txapeldun koparekin eta beraien famili eta lagunekin ikus dezakegu

DOMUSA TEKNIK AZPEITIA CUP


Alebin Mutilak

Domusa Teknik Azpeitia Cup, oinarrizko futboleko lehen mailako harrobiak elkartzen dituen txapelketa, goreneko futbolaz gozatzeko lekua. Txapelketa bi fasetan banatzen da, Aurretiko Fasea, abenduan eta ekaineko txapelketa handia.

Aurretiko Fasea

Txapelketa hau batipat inguruko taldeek maila handiko txapelketa baten parte hartzeko aukera izan zezaten sortu zen, eta era berean Barcelona, Real Madrid, Real Sociedad, Athletic Club... mailako talde handien aurka jokatzeko aukera emateko.

Lehen urteetan txapelketako lehen fase hau "Klasifikapen Fasea" bezala ezagutu zen, hasiera batetan inguruko probintzietako taldeek parte hartzen zuten bertan (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba) baina denborarekin bere maila ona eta entzutea handitu zen bezala, bere mugak luzatzen joan da eta gaur egun estatu mailako beste hainbat herrietako taldeek ere hartzen dute bertan parte.

Informazio Orokorra

Txapelketaren fase hau urte bukaeran jokatzen da eta bertan hurrengo urteko Ekainean jokatzen den txapelketarako 4 leku egoten dira jokoan. Aurretik izen emanda, lehen alebin mailako, edozein probintzia edo herriko futbol taldeak parte hartu dezake.

Txapelketak hiru egun irauten du eta taldeak multzo ezberdinetan banatzen dira. Lehen bi egunetan irauten duen Klasifikapen Fasean, talde bakoitzak bere multzoko taldeen aurka jokatzen du, "ligaxka" modura. Klasifikapen Fasea amaitu ondoren, multzo bakoitzeko lehen bi taldeak, Azken Fasea jokatzen dute igandean (hirugarren egunean).

Horrela, azken egun honetan jokatzen duten taldeak, 4 multzotan banatuta egiten dute. Multzo bakoitzeko talde onenak, ekainean jokatuko den Azpeitia Cup txapelketarako txartela lortzen duelarik. Bertan Lehen Mailako taldeen harrobien aurka jokatzeko aukera ederra izango dute.

Aurretiko fasean izen-ematea (2023)
  • Edozein herri, probintzia, nazioko futbol taldek izen-eman dezake txapelketan.

  • Futbol Elkarteek nahi dituzten hainbat alebin mailako futbol talderen izenak eman ahal izango dituzte (2012 urteko jokalariak).

  • Talde bakoitzak gutxienez lau partida jokatzen ditu.

Domusa Teknik Azpeitia Cup futbol Txapelketa

Hiru egunetan Azpeitiko herria oinarrizko futbolaren epizentroa bihurtzen da. Egun horietan, estatu osoko alebin mailako talde onenetarikoak, 600 baino jokalari gehiago etortzen dira Azpeitira txapelketa ezagun hau jokatzera.

Urteak aurrera doazen bezala, izen eta ospe gehiago lortzen ari dent txapelketa.

Urtero gero eta talde gehiagok erakusten dute bertan parte-hartzeko asmoa, eta gaur egun Lehen Mailako futbol taldeen harrobi gehienak bertan izaten ditugu, hauekin batera beste hainbat talde garrantzitsu ere gehitzen direlarik, horien artean 2018ko txapelketan bi nazioarteko talde ere izan genituen gure artean Alemaniar eta Japoniar futbol taldeak hain zuzen.

Informazio Orokorra

Txapelketa, Garmendipe, herriko futbol zelaietan jokatzen da (Garmendipe): zelai naturaleko eta artifizialeko futbol zelaiak.

Ostiral eta larunbatean jokatutako fasetik sailkatutako 16 taldeak lau multzotan banatzen dira, hemen ere multzo bakoitza osatzen duten taldeek elkarren artean jokatuko dutelarik ligaxka moduan. Multzo bakoitzeko onenek, hau da lau talde onenek, bi finalaurrekoak jokatuko dituzte.

Horrela, azken egun honetan jokatzen duten taldeak, 4 multzotan banatuta egiten dute. Multzo bakoitzeko talde onenak, ekainean jokatuko den Azpeitia Cup txapelketarako txartela lortzen duelarik. Bertan Lehen Mailako taldeen harrobien aurka jokatzeko aukera ederra izango dute.

Ekaineko Txapelketan izen-ematea
  • Edozein herri, probintzia, nazioko futbol taldek izen-eman dezake txapelketan.

  • Futbol Elkarteek nahi dituzten hainbat alebin (lehen urtekoak) mailako futbol talderen izenak eman ahal izango dituzte.

  • Talde bakoitzak gutxienez lau partida jokatzen ditu.

Txapelketa kirol instalakuntza ezin hobeagotan jokatzen da, belar naturaleko eta artifizialeko bi futbol zelai barne.

Esperientzia ezin hobea, futbola, dibertsioa eta turismoa bat eginez, bai jokalari eta baita beraien famili arteko eta futbol zale guztientzat.

Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketan parte hartzen duten taldeentzako informazioa

  • Txapelketan parte hartzen duten talde guztiek beraien jokalariak aseguratuta izan behar dute, bai aseguru pribatuen bidez edo Gizarte-Segurantzaren bidez, bai zelai barrurako eta baita kanporako ere.
  • Txapelketa erantzukizun zibileko poliza batez estalia dago, bertan antolakuntzaren eta parte-hartzaileen arriskuen estaldura sartzen da.
  • Antolakuntzak web orrian txapelketari buruzko informazioa jarriko du, baita ere, txapelketako emaitzak eta berri guztiak barne.
  • Txapelketako egunetan partiden argazki eta bideo erreportaiak egingo dira, baita zelai kanpoan bizi den giroari buruzkoak ere, bideo/argazki hauek web orriko galeria eta txapelketako hainbat promozio egiteko erabiliko dira.