Skip to main content

Azpeitia
Gipuzkoa

UROLA BAILARA

Futbol txapelketa honetaz baliatuz Urola bailara ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, bertan kokatzen bait da Azpeitia, txapelketa hau jokatzen den herria.

Iraurgi bailara, Azpeitia eta Azkoitia herriek osatzen dute, Euskal Herriko biotzean kokatzen delarik, ongi komunikatua, hiru Euskal hirien erdi bidean kokatzen da: Donostia (40 min.), Bilbo (45min.) eta Gasteiz (50 min.). 

Azpeitia

Gipuzkoa bihotzean kokaturiko herria dugu, ingurune zoragarriaz inguratua egoteaz gain, kultura eta historia aldetik ondare handia du.

  • Loiolako Basilika eta Santutegia
    complejo monumental y religioso construido alrededor de la casa natal de Ignacio de Loyola, fundador de la Compañía de Jesús.
  • Olatz-ko ermita
    XII mendeko kapera txiki bezain ikusgarria. Ingurune paregabean dago, eta Loiolako bailara osoa ikusteko aukera eskaintzen du.
  • Soreasuko San Sebastian parrokia
    Ziurrenik ere tenplarioek sortua, XVI. mendean eraberritu zen eta XVIII.ean berreraiki zuten. Bertan dago gordeta San Ignazio Loiolakoaren bataio ura hartu zuen pontea.

  • Enparan Jauregia
    1320. urtean eraikia. Enrique IV erregeak etxearen zati bat eraisteko agindu zuen eta 1535. urtean berreraiki zutelarik. 1750ean hartu zuen gaur egun duen itxura.
  • Burdinbidearen Euskal Museoa
    Ezagutu Industri aroko iraultza ekarri zuten trenak, eta ikasi nola ibiltzen ziren lenoko tranbia elektrikoak.
  • Herriko harraska
    Herriko harraska zaharra, 1842 urtean eraikia, gaur egun guztiz berritua dago.

Azkoitia

Azkoitia Izarraitz mendikatearen babesean kokaturiko herria dugu.

Monumentu multzo garrantzitsua du udalerriak bere hirigune historikoan, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuena 2005ean. Besteak beste, Insausti jauregia, Floreaga jauregia, Idiakez edo Etxe Beltza, Balda dorretxea, eta Jasokundearen parrokia osatzen dute multzoa.

  • Jorge Oteiza Frontoiak
    Euskal Herriko zazpi lurralde historikoen sinbolo diren sei pilotaleku (Gipuzkoa, Lapurdi, Baxenabarre, Bizkaia, Nafarroa eta Araba izenekoak).
  • Aizkibel Liburutegia
    Aintzinako Zumarraga-Zumaia tren bidaia egiten zuen geltokian kokatua.
  • Udaletxea (Kontzejupe frontoia)
    Herriko udaletxeak (XVIII-1730 mendea) horman herriko armarria du eta bere arupetan Kontzejupe frontoi ezaguna.
  • Insausti Jauregia
    Xabier Maria Munibe Peñafloridako konde eta Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais erakundearen sortzaileak eraiki zuen jauregitxo laukizuzen eder hau, 1764an.
  • Torre Balda
    Bandoen gerran Ganboatarren guneetako bat izan zen etxea. Bertan bizi izan zen Marina de Licona, San Ignazioren ama.
  • San Martin ermita
    Elizatxoaren tajuketan ageri-agerikoa dira dorrea eta erloju handia, eta antzina ospitale txiki bat hartu zuen Kapera. Oraindik 1859.an jarritako erlojua martxan da.

Zestoa

Izarraitz mendilerroaren magalean koktatua dago Zestoa, Azpeitiatik eta Zumaiatik kilometro gutxira.

Ur termaletan tradizio handiko herria da, bertako bainuetxea 1804an ireki zutenetik. Zestoako Hotel-Bainuetxea Gipuzkoako turismoaren aitzindaria izan zen. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen bainuetxe bakarra da.

  • bainuetxea-zestoa
    Zestoako Bainuetxe-Hotela
    Bainuetxea ia erorian zegoen 1983an, baina berpiztu egin da bere tradizioan eta historian oinarrituta, leial jarraitzen dio mende amaierako eta Belle epoque garaiko estiloari. Gaur egun 130 logela ditu.
  • lili-jauregia-zestoa
    Lili Jauregia
    Lili Jauregia Erdi Aroko arkitekturaren eredu bikaina izateaz gain Zestoako historiaren gune garrantzitsuenetako bat da. Bertan bizi izan ziren Lilitarren leinukoak.
  • ekainberri-zestoa
    Ekainberri Museoa
    Ekainberriko bisita Sastarraingo lur eta paisaietan bisitariak barneratzen dituen ibilbide batean kokatzen da. Bailara honetan orain dela 13.000 urte Ekain kobazuloko margoak egin zituzten gizon eta emakumeak bizi izan ziren.
    Giza talde honek zaldiari eskeinitako labar-santutegi hau sortu zuen, eta ibilbide honekin bisitariek Sastarrain bailarako lehendabiziko biztanle haien bizmodura hurbildu eta ulertu ahal izango dute.

Zumaia

Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten duten badian dago Zumaia.

Historiaz betetako Alde Zahar dotorean eraikin interesgarriak ikus daitezke, hala nola, San Pedro parrokia, Zumaia eta Ubillos jauregiak, eta Olazabal eta Goikotorre etxeak.

Flysch izeneko fenomeno bereziari esker balio geologiko itzela duen itsaslabarra du Zumaiak.

  • Euskal Geoparkea, Flyscha
    Zumaia, Deba eta Mutriku arteko kostaldean zutik geratu ziren geruzetan lurraren historiaren zati eder bat kontatzen duten sedimentuak daude bistan, zehazki 60 milioi urteko informazioa.
  • San Pedro Parrokia
    XIII. mendeko eliza gotikoa da, oso eraikin sendoa, gotorleku itxurakoa. Alde zaharraren ipar-ekialdean dago, eta alderdirik nabarmenena kanpoaldearen eta barnealdearen arteko kontrastea da.
  • Itzurun hondartza
    Flysch izeneko fenomeno geologikoaren ondorio diren kareharrizko pareta bertikalez inguratuta dago eta higadurak eragindako paisaia zoragarria eskaintzen du.
  • Santiago hondartza
    Zumaiako kanpoaldean dago Santiagoko hondartza, Urola ibaiaren bokaleko paduren ondoan. Hondartza handia da eta gune berdeak ditu inguruan. Itsasoa bare egon ohi da. Windsurfa eta piraguismoa egiteko aukera ematen du.

Oharra: hemen agertzen den informazioa eta argazkiak www.urolaturismo.eus web gunetik aterata daude. Bertan duzue Urola Bailarari buruzko informazio gehiago.