Domusa Teknik Azpeitia Cup 2023

ALEBIN NESKEN TXAPELKETA
Ekainak 16 - 17 - 18

2023an aldaketa bat dakar txapelketak, orain arte nesken futbolean infantil maila izan dugu gure artean, baina aurten, alebin txapelketa izango dugu.

Infantil mailarekin bezala, laster estatu mailako txapelketetan alebin mailako garrantzi handienetako txapelketa bihurtuko dela espero dugu.

Txapelketa ekainak 16, 17 eta 18an jokatuko da.

2023, ekainak 16, 17, 18

Izen emateko azken eguna: maiatzak 1
Oharra: antolakuntzak beharrezko talde kopurua azken eguna baino lehenago lortu ezkero, inskripzioko epea ixteko eskubidea gordetzen du.

Txapelketan parte hartzen duten taldeentzat informazioa

  • Txapelketan parte hartzen duten talde guztiek beraien jokalariak aseguratuta izan behar dute, bai aseguru pribatuen bidez edo Gizarte-Segurantzaren bidez, bai zelai barrurako eta baita kanporako ere.
  • Txapelketa erantzukizun zibileko poliza batez estalia dago, bertan antolakuntzaren eta parte-hartzaileen arriskuen estaldura sartzen da.
  • Antolakuntzak web orrian txapelketari buruzko informazioa jarriko du, baita ere, txapelketako emaitzak eta berri guztiak barne.
  • Txapelketako egunetan partiden argazki erreportaiak egingo dira, baita zelai kanpoan bizi den giroari buruz ere, irudi hauek web orriko galeria eta txapelketako hainbat promozio egiteko erabiliko direlarik.
Alebin Nesken Futbol Txapelketari buruz galdera edo zalantzarik izan ezkero jarri lasai kontaktuan gurekin telefonoz 682 176 381 edo mezu bat bidaliz honako helbide elektronikora Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.


ENPRESAK TXAPELKETAN LAGUNTZEKO AUKERA

Enpresa edo saltoki bat badauzu eta txapelketaren laguntzaile edo babesle bihurtu nahi izan ezkero, mesedez jarri kontaktuan gurekin honako telefonoan 682 176 381 eta laguntzeko ditugun mota ezberdinei buruz informatuko zaitugu.