2018ko 3x3 Futbol Festarako izen ematea irekita

p>Ekainean jokatuko diren bi futbol txapelketekin buruz buru sartuta egon arren ezin gara ahaztu gure 3x3 Futbol Festarekin.

Aurten gainera hau ere Ekainean izango dugu, hain zuzen, 22, 23 eta 24 egunetan, infantil Nesken txapelketaren ondoren ain zuzen. Beti bezala Urola Kostako (Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Getaria y Zarautz) neska eta mutilek parte-hartu ahal izango dute bertan.

Oraingoan ere ekitaldiko programako eskaintzak era askotakoak izango dira, futbolaz gain umeentzako tailer ezberdinak eta denbora aurrera doan eran kontatuko ditugun hainbat ekitaldi izango ditugularik. Futbol partidak Azkoitiko herriko plazan izango dira, bertan belar artifizialeko bi futbol kanpo txiki jarriko direlarik.  5 urtetik 11 bitarterko gaztetxoek parte-hartu ahal izango dute (2007tik 2013 urteetan jaiotakoak, urte horiek barne).

Izen-eman nahi duenak web orri honetan dagoen formularioaren bidez edo eta Azpeitiko "Halcon Bidaiak" bulegoan edo Azkoitiko "Plaza Berri Sport" dendetan eskuragarri dauden izen-emate orrietan egin daiteke. Izen-ematen den jokalari bakoitzeko 10 Euro ordaindu beharko da.

Talde bakoitzak 4 jokalariz osatuko da (3 jokatzen eta bat ordezko), eta mutilez, neskaz edo nahasturiko taldeak izan ahal izango dira. Partidu bakoitza 10 minutukoa izango da, deskantsurik gabe. Talde bakoitzak 5 partidu jokatuko ditu eta jokalari bakoitzak txapelketako kamiseta bat eta oroitzapeneko medaila bat jasoko ditu.

Nahi duen ume guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, umeen izen-ematea egitean, hauek iadanik lau jokalariko taldea osatuz edo osatu gabe izen-eman ahal izango dute. Horrela umeren bat talderik gabe egon ezkero, antolakuntza bera arduratuko litzateke falta diren taldeak osatzen.

Izen-emateko azken eguna maiatzak 27 izango da.

Edozein duda edo galdera baduzu, deitu lasai honetako telefono zenbakira: 682 176 381.

3x3 araudia irakurri.

Izen-emate formularioara joan. (ITXITA)

Adi! Leku honetan cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen dira.

Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen, bere erabilpena onartuko duzu Gehiago irakurri

Ulertuta