Aurten berrikuntza batekin gatoz, orain arte nesken txapelketa infantil mailan jokatzen bazen ere, aurten alebin mailakoa gehitzea erabaki da. Gure aurreko albistean jakinarazten genuen bezala, infantil nesken txapelketa apirilean jokatuko da (izen ematea iadanik irekita dago), eta ekainean, mutilekin batera, nesken alebin futbol txapelketa izango dugu. Txapelketa hau ekainak 16, 17 eta 18an jokatuko da, ohitura den bezala Azpeitiko Garmendipe futbol zelaietan.
Alebin Nesken txapelketan parte hartu nahi duten taldeek iadanik izen eman dezakete web orri honetan aurkituko duzuen formularioaren bidez. Txapelketan lekurik gabe ez gelditzeko, taldeei ahalik eta lehen izen ematea gomendatzen da.
Oharra: izena emateko azken eguna 2023ko maiatzak 1 izango da, baina antolakuntzak beharrezko talde kopurua azken eguna baino lehenago lortu ezkero, inskripzioko epea ixteko eskubidea gordetzen du.
Izen-emate formularioa