Aurrera Ondarroa, Martutene, Bansander eta Danok Bat sailkatu dira Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketarako

30 Abendua 2022

Hiru egun hauetan Alebin mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketako aurretiko fasea jokatu da Garmendipeko futbol zelaietan. Guztira 35 talde izan ditugu elkarren artean lehian, azkenik Aurrera Ondarroa, Martutene, Bansander eta Danok Bat taldeek lortu dutelarik ekainean jokatuko den fase nagusirako sailkapena.

Zorionak talde horiei eta baita txapelketan parte hartu duten beste guztiei erakutzi duten kiroltasunagatik.