Domusa Teknik Azpeitia Cup 2023ko Aurretiko Faserako izen ematea irekita dago. Oraingo honetan txapelketako lehen fase hau 2022ko abenduak 28, 29 eta 30ean jokatuko da, beti bezala Garmendipeko futbol zelaietan.
Izen emateko azken eguna abenduak 1 (barne) izango da baina antolakuntzak beharrezko talde kopurua azken eguna baino lehenago lortu ezkero, inskripzioko epea lehenago ixteko eskubidea gordetzen du. Iadanik hainbat talde ditugu izen-emateko eskaerarekin, beraz hemendik taldeei azken egunerarte izen emateko zain ez egoteko gomendioa egiten diegu.
Txapelketari buruz informazio gehiago behar izan ezkero bidali mezu bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora edo deitu 682 176 381 telefonora.
Izen-emate formularioa