Azkoitiko 2022eko 3x3 Futbol Festa-rako izen ematea irekita

05 Iraila 2022

Bagatoz Azkoitian ospatzen dugun 3x3 Futbol Festarekin.

Aurten Urriak 29,30 eta Azaroak 1ean, ospatuko da. Beti bezala Urola Kostako (Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Zumarraga/Urretxu, Legazpia, Getaria y Zarautz) neska eta mutilek parte-hartu ahal izango dute bertan.

Futbol partidak, eguraldiak laguntzen duen bitartean, Azkoitiko herriko plazan izango dira, bertan belar artifizialeko bi futbol kanpo txiki jarriko direlarik. HH4, LH6 ikasturteetako gaztetxoek parte-hartu ahal izango dute (2011tik 2018 urteetan jaiotakoak, urte horiek barne).

Aurten, lengo urtean bezala, Azpeitia edo Azkoitia herrikoak ez diren taldeek, izen ematea web orri honetan dagoen formularioaren bidez egin ahal izango dute, Azpeitiar eta Azkoitiarrei aldiz, Azpeitiko "Ufito – Haur Moda" edo Azkoitiko “Plaza Berri Sport” saltokietan eskuragarri dauden izen-emate orriak erabiltzeko eskatzen zaie. Izen-ematen den jokalari bakoitzeko 12 € ordaindu beharko da.

Talde bakoitza gehienez 6 jokalariz osatuko da (3 jokatzen eta besteak ordezko), eta mutilez, neskaz edo nahasturiko taldeak izan ahal izango dira. Partida bakoitza 10 minutukoa izango da, atsedenik gabe. Jokalari bakoitzari txapelketako kamiseta bat (berau jantzita jokatu beharko ditu partidak) eta oroitzapeneko domina bat emango zaizkio.

Nahi duen ume guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, umeen izen-ematea egitean, hauek iadanik lau jokalariko taldea osatuz edo osatu gabe izen-eman ahal izango dute. Horrela umeren bat talderik gabe egon ezkero, antolakuntza bera arduratuko litzateke falta diren taldeak osatzen.

Izen-emateko azken eguna urriak 9 izango da.

Edozein zalantza edo galdera izan ezkero, deitu lasai telefono zenbaki honetara: 639 451 741.

Araudia ikusi --  Izen-emate formularioa