Betiseko taldeak irabazi du berriro Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketa

27 Ekaina 2022

Sevillarrek Celtaren aurkako finala irabazi zuten 2 -1 emaitzarekin, eta, hala, duela bi asteko amaiera errepikatu zuten; kopa, aldiz, Leganeserako izan zen.

Asteburu honetan, mutilen beste alebin txapelketa bat jokatu da Azpeitian. Oraingo honetan, 2010ean jaiotako jokalariak izan ditugu gure artean, jokalari hauek pandemiaren erruz ezin izan bait zuten jokatu beraien txapelketa.

Guztira, 20 taldek hartu zuten parte; horietatik 8 txapelketarako sailkatu ziren eta 12 ligako final handirako.

Kopako finala Leganés eta Deportivo Alavesen artean jokatu zen, amaieran madrildarek irabazi zutelarik 2 - 1 emaitzarekin, beste finaleko emaitza berdiña.

Txapelketako jokalari garrantzitsuenarentzako eta atezain onenarentzako sariak txapelketako txapeldunorde diren bi taldeetako jolariei eman zitzaizkien; izan ere, atezain onenaren saria Eneko Saez del Burgo, Alaveseko atazainak irabazi zuen, eta urrezko botak, aldiz, Alexandre Oubiña, Celtako jokalariak.

Oraingo honetan, zaletasun onenaren saria Primer Toque-ko zaleentzat izan zen, saria asteburu honetan erakutsi diguten giro zoragarriarekin jaso zutelarik.

Txapelketa honekin, futbolaz betetako hiru astebururi amaiera ematen diegu, alebin mailako bi futbol txapelketa eta nesken infantil mailako beste txapelketa handi bat ikusteko aukera izan ditugu. Asteburuak futbolaz, kiroltasunez eta, batez ere, giro ezin hobeaz beteak, non jokalari, teknikari eta zale guztiek gozatu eta ondo pasatzeko aukera izan dutelarik.

Gure esker beroenak egun hauetan futbol-zelaiak bete dituzten talde guztiei (jokalariak eta teknikariak), familiakoei eta zaleei, eta noski laguntzaile eta boluntario guztiei, beraiek gabe ezinezkoa izango bait litzateke txapelketa hau egitea. Mila esker guztioi eta datorren urtera arte!

Hemen dituzue sari-banaketako argazkiak.