Espanyol dugu Infantil Nesken Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketako irabazle

20 Ekaina 2022

Kataluniarrek 3-2 irabazi zioten finala Madrid FFC taldeari; Kopa, berriz, Betisera joan zen, penaltietan Racing-ei irabazi ondoren.

Asteburuaren zati handi batean izan genuen bero itogarria ez zen oztopo izan Azpeitira hurbildu ziren jokalari eta zaletasun handiarentzako. Beroaren ondorioz, txapelketako aurkezpen desfilea bertan behera uztea erabaki zuen erakundeak, eta atsedenaldiak egin ziren partiden erdietan, jokalariak hidratatu ahal izateko. Baina hori ez zen oztopo izan jokalariek partida bakoitzean dena emateko eta zelaietara hurbildu ziren zaleek beraien taldeekin gozatzeko.

30 taldek jokatu dute txapelketa, horietatik 8 txapelketako kopa jokatzeko sailakatu zirelarik eta beste 12 ligako final handirako.

Kopako finala Racing de Santander eta Betis 'B' taldeen artean jokatu zen. Partida hutsean amaitu ondoren, penaltien tanda iritsi zen eta hemen Betis-eko taldea nagusitu zen (4-2). Beraz oraingo honetan ere beste kopa bat joan da Sevilla ingurura.

Txapelketako atezain onenaren saria Donostiako Antiguoko taldeko Andrea Berganzak eskuratu zuen, eta jokalari onenaren saria aldiz Espanyoleko Jana Valdasquinek. Bestalde zaleen artean ikusmin handi pistu duen afizio onenaren zaria Valentziako jarraitzaileentzeat izan zen, hauek beraien herrian ohitura duten bezala, petardo sail batekin jaso zutelarik beraien saria. Esan behar oraingoan ere afizioak zoragarri portatu zirela txapelketa osoan, eta Valentziarekin batera beste talde askok izan zutela aukera bikaina saria jasotzeko.

Datorren asteburuan Domusa Teknik Azpeita Cup-eko hirugarren txapelketa izango dugu, oraingoan ere alebin mutilak izango ditugularik gure artean, baina oraingoan 2010 urtean jaiotakoak. Jokalari hauek aurreko urtean jokatu beharko zuten txapelketa baina pandemiarengatik bertan behera utzi beharra izan zen. Antolakuntzak hala ere talde hauei txapelketa jokatzeko aukera bat eman nahi izan zien eta astebukaera honetan izango dute txanpa hori. Oraingo honetan, 24 futbol talde izango ditugu gure artean. Ohi baino talde gutxiago dira, baina data hauetan talde askok iadanik denboraldia amaitutzat ematen dutenez ezin izan dute txapelketan izen eman. Hala ere oraingoan ere Espainiako ligako lehen mailako taldeen 14 harrobietako talde izango ditugu gure artean.

Beraz, futbolzale guztiak animatzen ditugu beriro ere asteburu honetan futbol-zelaietara hurbiltzera, partida handiak giro ezin hobean ikusi eta gozatzera.

Hemen dituzue sari-banaketaren irudiak. Irudia tamaina handiagoan ikustkeo, egin klik xaguarekin argazki gainean.