Betis, Domusa Teknik Azpeitia Cup 2022-eko txapeldun

14 Ekaina 2022

Hiru egunez futbolaz eta giro ederraz gozatu ondoren, baditugu aurtengo txapeldunak.

Bi urte eman ditugu txapelketarik gabe, baina, zorionez aurten futbol-txapelketa osaptu ahal izan dugu. 36 taldek hartu dute parte Domusa Teknik Azpeitia Cup-en; horietako 18 estatuko futboleko harrobi garrantzitsuenetakoak izan direlarik. Kirol maila oso handia izan da aurten, baina antolatzaileek harmailetan eta lau zelaietan bizi izandako giro handia ere nabarmendu nahi izan dute. Aurten, Betisek irabazi du zaletasun onenaren saria, baina erraz eraman zezakeen beste edozeinek.

Hau izan dugu palmaresa:

  • Kopako txapeldunordea: Antiguoko
  • Kopako txapelduna: Athletic Club
  • Txapelketako jokalari onena: Tiago Polo, Betis taldekoa
  • Txapelketako atezain onena: Raul Pazos, Celta de Vigo taldekoa
  • Txapelketako afizio onena: Betis
  • Ligako txapeldunordea: Celta de Vigo
  • Ligako txapellduna: Betis

Eta, orain asteburu honetan izango dugun Emakumezkoen Txapelketa izango dugu. Aurten, 30 taldek hartuko dute parte, gizonezkoen txapelketa estreinatu berriaren formatu berarekin. Beraz, Ligako final bat izango dugu, eta Ligatik kanpo gelditzen direnak Koparako sailkatuko dira.

Partidak ostiral arratsaldez hasiko, 18:00tan. Talde guztien aurkezpen ofiziala larunbatean izango da, 15:30ean.

Hemen dituzue sari-banaketaren irudiak. Irudia tamaina handiagoan ikustkeo, egin klik xaguarekin argazki gainean.