Domusa Teknik Azpeitia Cup 2022 txapelketa aurkezpena

05 Maiatza 2022

Gaur goizean izan dugu txapelketaren aurkezpena Sanagustin Kulturgunean. Bertan izan dira: Joseba Otaegi (Domusa Teknik enpresako lehendakaria, Mikel Rodriguez (Azpeitia Cup elkarteko lehendakaria), Nagore Alkorta (Azpeitiko alkatea) eta Iker Goiria (Gipuzkoa Foru Aldundiko turismo zuzendaria), txapelketa aurkezten (argazkian dituzue).

Bi urteren ostean, aurten 3 futbol txapelketa izango ditugu. Ekainaren 10, 11 eta 12an, 2011. urtean jaiotako mutilak izango ditugu. 36 taldek parte hartuko dute, horien artean izango ditugularik besteak beste Espainiako Ligako hemezortzi harrobi.

Ondorengo astebukaeran, ekainak 17, 18 eta 19, nesken infantil mailako txanda izango da, hemen 30 futbol taldek parte hartuko dutelarik. Azkenik, hirugarren astebukaeran –ekainaren 24an, 25ean eta 26an– 2010. urtean jaiotako mutil alebinen txapelketa jokatuko da. Amaitzeko, hirugarren asteburuan –ekainak 24, 25 eta 26an– 2010. urtean jaiotako mutilak. Berez urte horretan jaiotako jokalari horiek aurreko urtean jokatzekoak ziren baina pandemiaren ondorioz ezin izan zen txapelketarik ospatu. Talde askok hala ere aurten jokatzeko aukera eskatu zuenez, antolakuntzak hirugarren aste horretan antolatzea erabaki zuen. Talde askorentzat data hori ez da izan onena (talde askorentzat iadanik denboraldia amaiturik dagoelako) eta horregatik oraingoan behin baino talde gutxiago izango ditugu alebin mutilen txapelketan, 24 talde ain zuzen.

Hiru txapelketak, ostiral arratsaldez hasiko dira, igande eguerdian bukatuz (egutegiak iadanik web orrian dituzue). Txapelketa guztiek, larunbat arratsaldean, beraien aurkezpena izango dute, bertan talde guztiek desfilatuko dutelarik. Egun horretan jokalariak herriko hainbat jatetxe eta soziedaeetan bazkalduko dute.