Azpeitia Cup 2015 futbol txapelketako aurkezpena

.

azpeitia-cup-2015-aurkezpena

Gaur eguerdian izan da Sanagustin Kulturgunean Azpeitia Cup 2015 futbol txapelketaren aurkezpen ofiziala. Bertan izan dira Txetxu Urbieta (moderatzaile leanean) eta Mikel Rodriguez (IRGCUP K.E..-ko presidentea), Javier Azpiazu (Gipuzkoako Futbol Federakuntza), Ager Lasurtegi (Diario Vasco), Leire Etxaniz (Udaletxeko zinegotzia), Manuel Unanue (Udaletxeko zinegotzia), Mage Agirre (Iraurgi Ikastetxeko zuzendaria) eta Maite Lazkano (Halcon Bidaiak).

Mikel Rodriguezek aurkezpen hasieran enpresa, saltoki, instituzio, borondatezko laguntzaile guztiei eta txapelketa hau egiten laguntzen duten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie, beraientzako harrotasun haundia dela esanez Azpetiak gaur egun estatu mailan dagoen alebin mailako futbol txapelketarik haundiena edukitzea, bai kalitatez, antolakuntzan eta giza-tratuan. Guzti hau txapelketako bukaerako datuekin ikus badaiteke ere Barcelona, Real Madrid, Espanyol... eta beste hainbat klubek pertsonalki ere baieztatu dietelarik.

IRGCUP elkartea irabazi xederik ez duen elkartea dela azpimarratu du (bertan laguntzen duen inork ez duelarik diru ordainik jasotzen), eta aurten maila hau lortzea zaila egin zaiela aitortu du, eta horregatik, guzti hau bultzatu nahiean, urtean zehar ekintza bat baino gehiago egin dela. Gastu handiak dira txapelketan, taldeen garraioak, ostatuak... guzti hau kontuan izanik aurten adibidez Andaluziatik futbol talde bat gutxiago dator eta Madrilko komunitatetik bi gutxiago, aldiz Gipuzkoatik bi talde berri dira txapelketan Real Sociedad eta Eibar.

Mutilen alebin futbol txapelktarekin batera, Mikel Rodriguezek, nesken bi futbol txapelketen garrantzia aipatu du.  Horrela, aurreko urtean lehen infantil nesken txapelketak eduki zuen arrakasta handia ikusi ondoren, aurten I. Alebin Nesken futbol txapelketa antolatu zen, bertan izan direlarik euskal komunitateko 18 futbol talde. Jokalarien artean, Euskadi taldeko 10 jolariren parte hartzea nabarmendu du, txapelketan ikusi izan zen kirol kalitate handiaren ispilu. Horrela aurtengo ekainean, II. Nesken Infantil Txapelketa jokatuko da, bertan inguruko herrietatik eta estatutik etorritako 30 futbol taldek parte hartuko dutelarik: adibidez Real Sociedad, Athletic Club de Bilbao, Pauldarrak, Lagun Onak, Rayo Vallecano, Reocin etc.

Futbol txapelketekin batera, Azpeitian antolatu zen I. Futbol Festak izan zuen arrakasta handia ere aipatu du, bertan izan bait ziren Azpeitia eta inguruko herritatik (Azkoitia, Zarautz, Zumaia...) etorritako 400 neska eta mutil baino gehiago. Festa haundi honetan, futbolaz gozatzeko gain hainbat aukera gehiago ere izan zen, han izan bait ziren adibidez: pailasoak, bertsolariak, dantzariak...  Mikel Rodriguezen hitzetan, ekintza haundi honek izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere II. Futbol Festa antolatzeko ideia dute buruan.

Bukatzeko Mikel Rodiguezek Azpeitia Cup txapelketa Azpeitiarentzat den aukera aparta azpimarratu du, txapelketa honekin, eta azken urteak baieztatzen duten bezala, 3000 pertsona baino gehiago espero bait da ekartzea herrira, honek bai turismo eta bai ekonomikoki eragin handia izaten duelarik herrian.

Nahi duenak web orri honetan du alebin mutilen eta infantil nesken futbol txapelketako informazioa.

· Alebin Mutilen futbol txapelketa, futbol taldeak eta partiden kuadroa.

· Infantil Nesken futbol txapelketa, futbol taldeak.