Nesken I. alebin txapelketa arrakastasua

.

Antolakuntzatik arro esan genezakegu iada lehen alebin nesken txapelketa arrakastatsua izan dugula, bai kirol aldetik eta baita ikusle aldetik ere.

Futbolez beteriko bi egun izan ditugu, bertan euskal komunitate osotik etorritako 18 futbol talde izan ditugularik. 50 partidu baina gehiagorekin, jokalari hauek duten kirol kalitate handia ikusi ahal izan dugu.  Hauen artean, Euskadiko futbol taldeko 9 jokalari genituen gure artean, oraingoan beraien taldeekin jokatzen eta badakigu Euskadiko entrenatzailea larunbatean partiduak ikusten egon zela beraz ziur jokalari bat baino gehiagoren izena gogoan hartuta joan dela.

Hemendik gure ezker beroenak talde, teknikari eta jokalari guztiei txapelketan erakutsi duten arrera apartarengatik, bai zelai barruan eta baita kanpoan ere, eta beraien taldeak animatzera etorri zen jende guztiari ipini zuten giro ederrarengatik.

Orain ekainean jokatuko diren beste bi txapelketen xehetasunak isten jarraitu behar dugu, mutilen alebin txapelketa eta nesken infantila.

Hemendik guztiok gonbidatzen zaituztegu egun horietan Azpeitira inguratzera eta berriro Azpeitia Cup txapelketan dagoen futbol onenaz gozatzera.