Azpeitia Cup kopa Masiako jokalarientzat izan da

Bartzelonak, finalean Espanyol gaindituz, lehenengo aldiz irabazi du txapelketa.

Beste urte betez Azpeitian izan dugu Azpeitia Cup alebin futbol txapelketa. Aurten Lehen Mailan jokatzen duten talde guztien harrobiak (Sevilla eta Las Palmas kenduta) izan ditugu gure artean, lehenegoz gainera nazioarteko bi taldek ere parte hartu dute Yokohama Marinos japoniarrak eta Tus Makkabi alemaniarrak. Guzti hauei Lagun Onak, Anaitasuna, abenduan klasifikapen fasan beraien txartela irabazi zuten lau taldeak -Antiguoko, Lasartearrak, Comillas (La Rioja) eta Bansander (Cantabria)- eta probintzi ezberdinetatik gonbidaturiko beste 14 talde gehitu zitzaizkien. Guztira, txapelketako kopa lortu nahiean 40 talde lehian.

Txapelketa ostiral arratsaldean hasi zen eta larunbat osoan zehar izan genituen partidak, goizeko 9etan hasi eta arratsaldeko 8retan amaitu zirelarik (bazkaltzeko atsedena kontuan izanik noski). Txapelketarako 8 multzo osatu ziren, multzo bakoitza 5 taldek osatzen zutelarik. Multzoko taldeak, elkarren aurka jokatu zuten, eta amaieran multzo bakoitzeko bi onenak pasa ziren igandean jokatzera.

Igandean, 4 multzo berri osatu ziren, bakoitza beste lau talderekin, eta beste egun batez jokalari denek erakutzi zuten berriro beraien maila handia, denek finalaurrekoetarako txartela irabazi nahiean. Talde asko izan ziren beraien mailagatik finalaurrekoa jokatzea merezi izan zutenak, baina futbolean golak dira nagusi eta azkenean Barcelona, Real Madrid, Espanyol eta Mälaga izan ziren lau sailakatuak. 

Lehen finalaurrekoan Barsa eta Real Madrid-en partida berdinketan amaitu zen, eta penaltieta jo zen. Hemen 3-2 gainditu ziren katalanak. Beste finalaurrekoan, Espanyol-ekoek sartu zuten partiduko gol bakarra. Txapelketako finala kanaluniako bi talderen artekoa izango zen.

Espanyol taldeak, lau urte jarraian kopa irabazi ostean (2011-2014) bazirudien aurtengoan balentria errepikatzeko asmoa zutela, baina aurrean Bartzelona zuten eta hauek azken lau urteotan beraien txapelketako palmaresa hobetzeko asmotan zetozten, 2015. urtean laugarren gelditu ziren, 2016an hirugarren eta 2017an bigarren, hau da, lehenengo postuaren bila. Finalean bi taldeek izan zituzten beraien aukerak, baina azkenean Masiako jokalariek beraien nagusitasuna erakutsi zuten 2-0 irabiz.

Hiru egun hauetan Garmendipeko futbol zelaiak jokalari gazte hauek duten gaitasunaren lekuko izan dira. Futbolaz beteriko egunak izan dira baina baita ere talde ezberdinetako jokalarien arteko adiskidetasunaz ere, hau bait da, txapelketa honek, bere izenaren jabe izanik, lortu nahi duen gauzetariko bat.

Hemendik gure eskerrak eman nahi dizkiegu txapelketan parte hartu duten talde guztiei, bai zelai barruan eta baita kanpoan eskainitako jarreragatik, eta egun hauetan zelaietara beraien taldeak animatzera gerturatu ziren zale guztiei.

Eta ezin ahaztu beraien laguntza eskaini diguten enpresa guztiak eta txapelketa hau antolatzen laguntzen diguten bolondres guztiak, beraiek gabe guzti hau ezinezkoa izango bait litzateke. Eskerrik asko guztioi.

Eta alebin txapelketa handi baten ondoren, astebukaera honetan beste txapelketa handi bat dugu, Infantil Neskena. Oraingoan ere zelaiak, futbol zaleez beteko direlakoan gaude, etorri eta animatu zuen taldea!

Adi! Leku honetan cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen dira.

Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen, bere erabilpena onartuko duzu Gehiago irakurri

Ulertuta