2023ko futbol txapelketaren aurkezpen ofiziala
Gaur eguerdian izan da txapelketako aurkezpen ofiziala Sanagustin kulturgunean, Azpeitia Cup-eko presidentea Mikel Rodriguez-ek egin du aurkezpena, berarekin batera mahaian Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria eta Joseba Otaegi Domusa Teknikeko lehendakaria egon direlarik.
Webgune honetan aurretik jakinerazi bazala, aurten hiru futbol txapelketa izango ditugu. Apirilean, Aste Santuko astebukaeran Infantil Nesken txapelketa izango dugu, bertan 16 taldek parte hartuko dutelarik, egun bereziak izanik antokakuntzak egun hoietarako futbol klub taldeak lortzea kostatu egin zaiela jakinarazi dute, hala ere, Espainiako Estatutik talde asko etorriko dira, eta herriko Lagun Onak taldeaz gain, Euskal Herriko hainbat talde ere izango dira gure artean (ikusi hemen zerrenda).
Beste bi futbol txapelketak, eta ohiturari jarraitutz ekainean jokatuko dituzte. Ekainaren 9tik 11ra artean mutilen alebin txapelketa izango dugu, bertan 37 taldek parte hartuko dutelarik. Antolakuntzak jakinarazi duenez talde gehiagok ere eskatu du parte-hartzea baina 3 egunetan, eta dauden futbol zelaiak kontuan hartuta, gehiagorentzako tokirik ez dagoela esan du. Txapelketa honetan Espainiako Futbol Ligako harrobiko hamabost talde ariko dira (laster emango dugu talde guztien berri).
Ekainak 16tik, 18ra bitartean aldiz Nesken Alebin txapelketa izango dugu, lehenengo aldiz jokatzen delarik maila honetako nesken txapelketa. Momentuz 20 taldek eman dute bertan parte hartzeko izena, Apirilaren bukaera arte dute taldeek txapelketan izena emateko aukera, helburua 30 taldeko parte hartzea izatea delarik.
Antolatzaileen hitzak errepikatuz "Beste urteetan bezala, Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketan parte hartzen dutenek eta haiekin Azpeitira etorriko direnek, festa giro onean kirolaz eta herriaz gozatzea izango da gure helburua".
Nahi duenak honako estekan ikus-entzun dezake aurkezpenaren bideoa: