betis-campeones

3x3
Futbol Festa

AZPEITIA CUP


3x3 Futbol Festa, futbolaren inguruan sorturiko ekintza bat da, ez dago ez irabazlerik ez galtzailerik, kiroltasuna, talde lana eta taldeko jokuen balioei indarra eman nahi zaielarik.
Ekintza honek futbolaz gain animazio, tailer eta beste hainbat ekintzaz osaturiko programazioa izaten du.

Futbol festa honetan, Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz, Urretxu, Zumarraga eta Legazpi-tik etorritako 6-11 urte bitarteko neska eta mutilek parte hartzen dute. Taldeak 4 jokalari izaten dituzte (3 jokatzen eta beste bat ordezko), neska eta mutilez osaturik. Partidu bakoitza 10 minutukoa izaten da, deskantsurik gabe.

Talde bakoitzak 5 partidu inguru jokatzen ditu, jokalari bakoitzak txapelketako kamiseta bat (partidak berarekin jokatu beharko dira) eta domina bat jasotzen dituelarik.

Ekintza honekin lagundu nahi duten enpresa edo saltokiek beraien izena neska eta mutilek partidak jokatzean erabiliko dituzten kamisetatan eta futbol-zelai txikien inguruan jarritako publizitatean jarri ahal izango dituzte.

3x3 FUTBOL FESTA 2017

3x3 FUTBOL FESTA 2017

3x3 FUTBOL FESTA 2017

Aurreko urteetan 500 neska-mutil-etik gora parte hartu dute. Kirola eta festa bat egiteko asmotan, eta haur guztiek festan parte hartzeko aukera izateko (gehienbat txikienak), ekintza honek pailako, bertsolari, trikitilari eta beste hainbat jolas tailerrak ere izaten ditu bere programan.

3x3 Futbol Festako lehen bi edizioak Azpeitian izan ziren, azkeneko biak Azkitian izan direlarik, aurten ere hor izango gara. Partidak herriko plazan jartzen diren belar artifizialeko bi futbol-zelai txikitan jokatzen dira.

FUTBOL FESTA 2015

FUTBOL FESTA 2015

FUTBOL FESTA 2015

2018ko Ekainak 21, 22, 23 eta 24ean Azpeitia Cup kirol elkarteak Azkoitian jokatuko den V. Futbol Festa 3x3 antolatuko du, bertan Urola Kostako (Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz, Zumarraga eta Legazpi) neska eta mutilek parte-hartu ahal izango dute.

Ekitaldiko programako eskaintzak era askotakoak izango dira, futbolaz gain hainbat tailer ezberdin egongo dira, hauek denbora aurrera doan eran finkatu eta kontatuko ditugularik. Futbol partidak herriko plazan izango dira, bertan belar artifizialeko bi futbol kanpo txiki jarriko direlarik. 5 urtetik 11 bitarterko umeak parte-hartu ahal izango dute (2007tik 2013 urteetan jaiotakoak, urte horiek barne).

Izen-eman nahi duenak Azpeitiko "Halcon Bidaiak" bulegoan edo Azkoitiko "Plaza Berri Sport" dendetan egin dezake. Web horri honetan duzuen formularioaren bidez ere egin daiteke. Izen-ematen den jokalari bakoitzeko 10 Euro ordaindu beharko da.

Talde bakoitzak 4 jokalariz osatuko da (3 jokatzen eta bat ordezko), eta mutilez, neskaz edo nahasturiko taldeak izan ahal izango dira. Partidu bakoitza 10 minutukoa izango da, deskantsurik gabe. Talde bakoitzak 5 partidu jokatuko ditu eta jokalari bakoitzak txapelketako kamiseta bat eta oroitzapeneko medaila bat jasoko ditu.

Nahi duen ume guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, umeen izen-ematea egitean, hauek iadanik lau jokalariko taldea osatuz edo osatu gabe izen-eman ahal izango dute. Horrela umeren bat talderik gabe egon ezkero, antolakuntza bera arduratuko litzateke falta diren taldeak osatzen.

Izen-emateko azken eguna maiatzak 27 izango da.

Edozein duda edo galdera baduzu, deitu lasai honetako telefono zenbakira 682 176 381 edo bidali mezu bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Adi! Leku honetan cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen dira.

Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen, bere erabilpena onartuko duzu Gehiago irakurri

Ulertuta