3x3 FUTBOL FESTA - Araudia

  • 1. araua:
    Jolas lekua: 18x9, tamaina txikiko bi ate.
  • 2. araua:

    4, 5 edo 6 jokalariz osaturiko taldeak: 3 jokatzen eta bestak ordezko.

  • 3. araua:
    Partiden iraupena: 10 minutu, etengabekoa.
  • 4. araua:
    Partiden hasiera: zozketa egin ondoren, erditik aterako da.
  • 5. araua:
    Penaltia: atetik 9 metrora jarriko da eta atezaingabe botako da. Penaltia, jokalari batek baloia eskuz ikutu ezkero izango da.
  • 6. araua:
    Arbitroa: antolakuntzak partidu bakoitzean arbitro bat jarriko du.
  • 7. araua:
    Arropa: talde guztiek beraien kamistak jantzita jokatuko dute, hauek antolakuntzak dohain emango dizkie jokalari guztiei.
  • 8. araua:
    Talde bakoitza ordezkatzeko delegatu-entrenatzaile lana egingo duen pertsona bat egongo da: jokalarien aita-ama-osaba-izeba-lagun...
Oharra: 3x3 futbol festak irauten duen egunetan partidu eta beste ekintza ezberdinetan, hainbat argazki eta bideo erreportai egingo dira. Argazkiak web orrian eta ekintza hau promozionatzeko erabiliko diren beste hainbat lekuetan erabiliko direlarik.

Ekintza honi buruz edozein zaltantza edo galdera baduzu, deitu lasai telefono zenbaki honetara 639 451 741 edo bidali mezu bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora.